San Juan jaiei begira, haurrek danborrak astinduko dituzte

Sara Lanz 2025ko eka. 13a, 13:49

Maddi Etxebarria, Izadi Uribarren, Oihan Castillo, Alaia de la Cruz.

Zapatuan, SUDC elkarteak antolatuta haurren danborrada egingo da. Arratsaldeko 19:00etan emango diote hasiera, eta herriko hainbat txokotatik pasako dira.

San Juan jaietarako motorrak berotzen hasiko dira bihar, zapatua: arratsaldeko zazpietan, haurren danborradak izango du lekua, SUDC elkartearen eskutik. Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin batera herriko hainbat txokotan entzun ahalko dira danbor soinuak: Kulturola, Biteri plaza, Maalako errebala, Erdiko kalea eta Herriko plaza.

Banderadunak eta jenerala

Dagoeneko aurkeztu dituzte banderadunak eta jenerala. Izadi Uribarrenek eramango du Arrasateko bandera, Maddi Etxebarriak SUDC elkartekoa eta Alaia de la Cruzek Ikurrina. Bestalde, Oihan Castillo izango da aurtengo haurren danborradako jenerala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak