Udaberri ziklo musikaleko emanaldiak egingo dituzte gaur

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 13a, 13:48

Arrasate Musikaleko dantza ikasleen emanaldi bat.

Bi emanaldi izango dira: dantza ikasleena bata, eta Hezkuntza Anitzeko ikasleena bestea.

Udaberri ziklo musikalaren barruan, bi emanaldi egingo dituzte gaur, egubakoitza: alde batetik, Arrasate Musikaleko dantza ikasleek urte bukaerako emanaldia egingo dute, Amaia Udal Antzokian, arratsaldeko zazpietan hasita. 7 eta 50 urte arteko 35 ikasle inguru igoko dira antzokiko oholtzara dantza egitera. Guztira bederatzi koreografia landuko dituzte oholtza gainera igotzen diren dantzariek, eta ikasturte osoan ikasi dituzten koreografiak egingo dituzte Amaia antzokiko ikus-entzuleen aurrean. Bestetik, gaur bertan, Hezkuntza Anitzeko ikasleek emanaldia egingo dute, Arrasate Musikaleko auditoriumean, arratsaldeko seietan hasita. Udaberri ziklo musikaleko bi emanaldiak ikusteko sarrerak doakoak izango direla jakinarazi du Arrasate Musikalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak