Del Val taldearen 'Lo Ezin' bideoklipa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko ekainaren 11

Duda-muda karrusel geldiezina izeneko bigarren lan luzea argitaratu berri du Arrasateko  Del Val taldeak plataforma digitaletan. Era berean, lan horretako kantuekin egindako hirugarren bideoklipa aurkeztu du: Lo Ezin abestiarekin egindakoa.

Maite Artajo iruindarrak zuzendu duen bideoklipa Nafarroako Taxoare herrian filmatu zuten. "Bideoak insomniozko gau bat esperientzia estetiko indartsu bihurtzen du. Oraingoan Aramaioko Sara Alonso musikariaren laguntza izan dugu. Bere ahotsa ezin hobeto lotzen da Jon Garcia del Valenarekin, abestiaren karga emozionala indartzen duen ahots-ehundura hipnotikoa sortuz", azaldu dute taldekideek.  

Udazkenean formatu fisikoan

Bost abestirekin osatutako bilduma osoa Spotify plataforman dago dagoeneko eskuragarri eta udazkenean argitaratuko dute formatu fisikoan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak