Goizean, hamahiru urtez azpikoetan, katan, honako hauek aritu ziren: Aetz Larrañaga, Hugo Davila, Udane Gorostiza, Markel Giraldo, Juan Manuel Salazar, Leire Valor, Esther Gomez eta Gorka Izurrategi. "Guztien lana izan zen goraipatzekoa, baina Leireren laugarren postua nabarmenduko nuke, baita Aetzen lana ere, laugarren postuan sailkatu baitzen", dio Carlos Sanchez entrenatzaileak.
Arratsaldean, hamalau urtetik gorakoetan, kumitean, honako hauek aritu ziren: Irati Izurrategi, Xavier Varteniuc, Aratz Ezpeleta, Iosu Madinabeitia eta Aitor Madinabeitia. "Emaitzak sinestezinak izan ziren", dio Sanchezek. Izan ere, Irati Izurrategik lehen postua eskuratu zuen 16-17 urtekoen artean, kumitean, 50 kiloz azpikoetan.
Varteniucek ere irabazi egin zuen, 16-17 urtekoen artean, kumitean, 70 kiloz azpikoetan. Horrekin batera, Ezpeleta kumitean aritu zen, seniorretan, 90 kilotik gorakoetan.
Aitor Madinabeitia bigarren sailkatu zen seniorretan, kumitean, 70 kiloz azpikoetan, anaiaren aurkako finala, lesioagatik, ez jokatzea erabaki ostean. Modu horretan, Iosu Madinabeitiak irabazi zuen.
Modu horretan, Espainiako hiru txapeldun berri ditu Saioa Karate Taldeak. "Sekulako emaitzak dira guretzat, eta horrek adierazten du oso goi mailan ari direla Arrasateko karatekak", nabarmendu du entrenatzaileak.