IDK Euskotrenek Irene Murua arrasatearra fitxatu du

Xabier Urtzelai 2025ko eka. 10a, 18:29

Irene Fordham taldeaz jokatzen, AEBtan. Argazkia: fordhamsports.com

Espainiako liga nagusian –Liga Femenina Endesa– diharduen IDK Euskotren taldeak fitxatu du Ointxe!ko harrobiko jokalaria. Hala, AEBtan goi mailako ikasketak amaituta, arrasatearrak etxerako bidea hartzea erabaki du eta Gipuzkoako talde nagusian jardungo du datorren denboraldian.

Irene Muruak gaztetan hartu zuen AEBtara ikastera joateko bidea, 2020an zeharkatu zuen Atlantikoaren beste aldera, eta orain, 22 urterekin, etxera itzultzea erabaki du. Horretan guztian, seguru, zeresana izango zuen IDK Euskotren taldekin jasotako deiak. Donostiako taldeak gaur eman du fitxaketaren berri sare sozialetan; hala, datorren denboraldian taldea indartzera dator Murua.

Ointxe!ko harrobiko jokalaria, AEBtan egindako urtetan zenbait taldetan jokatu du, hango unibertsitate ligara egokituz. Louisiana Tech taldean hasi zen, NCCA mailan. Ondoren Detroit Mercy Titanas taldera egin zuen salto eta hiru denboraldi egin zituen han –partiduko batazbesteko 12 puntu eta 8 erreboterekin–. Hala, AEBtan liga amaituta, arrasatearrak MUko neskak LF2 mailara igotzen lagundu zuen iaz, eta ondoren AEBtarako bidea hartu zuen ostera ere. Eta, azken urtean Fordham Rams taldean jokatu du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak