Elkartasun Egunak arrakasta handia izan zuela nabarmendu dute Harreman erakundetik, "haur eta helduen parte-hartze handiarekin". Bereaz, "benetan" eskertu dute pertsona guztien lankidetza, "eta horrek bide ematen digu behartsuenen alde lan egiten jarraitzeko".
Zozketan saritutako zenbakia 3.309 da eta agertu da irabazlea. Hala, 300 euroko bonu bat izango du Ibai-arteko dendetan gastatzeko.