Lehen Hezkuntzako haurrak 09:30ean elkartuko dira Biteri plazan, ginkana egiteko. Ondoren, 10:30ean, Olarte guneko haurrek danborrada egingo dute, Olartetik Herriko Plazara arte.
Haur Hezkuntzakoak kalejiran joango dira arratsaldeko festara, 16:30ean hasita; Olarteko, umezaintzako eta Uribarriko guneetako familia, ikasle eta irakasleak, hain zuzen.
Arratsaldeko festaren irekiera 17:00etan egingo dute, txalaparta saioarekin, eta ordu berean jarriko dituzte martxan tailerrak, puzgarriak eta txosna. "Ondoren, Argitxori ongietorria egingo zaio Uribarriko haurren ikuskizunarekin, eta 17:30ean streetdance saioa egongo da. 18:00etan, berriz, euskal dantzak eta askotariko ikuskizunak izango dira protagonistak", azaldu dute. Jaiari amaiera emateko, 19:30ean hasita, Glutenbakuak taldearen kontzertua egongo da.
Puzgarriak, tailerrak, txosnak eta denda
Txosnetan, taloak, ura, freskagarriak eta garagardoa egongo dira. "Horrez gain, Ikastolako kamiseta eta jertse berriak zein Kilometroak 25eko arropa erosteko aukera ere egongo da, Tanta tiketekin batera".
Aurkezle lanetan eta oholtzatik giroa alaitzen Aitor Guridi ariko da, Zaldibar guneko arduraduna.