Zaldibarko eta Biteriko haur-parkeek gomazko lur berritua izango dute aurrerantzean, "haurren segurtasuna bermatzeko", Kepa Urteaga lehen alkateordeak azaldu duenez. "Urteak pasa ahala eta erabileraren ondorioz, parkeen kautxuzko lurra egoera txarrean zegoen, eta haurren segurtasuna bermatzeko, eraberritzeko apustua egin dugu".
Lan horiek egiteko, Urteagak dioenez, "ezinbestekoa" da euririk ez egitea, bestela materiala hondatzen baita. "Horregatik, euririk gabeko aurreikuspenetara itxaron behar izan dugu bigarren haur-parke hau berritzeko. Dena ondo bidean, ostiralean erabilgarri izango da berriz ere Zaldibarko parkea".
Bi parkeak berritzeko lanak Sumalim enpresak egingo ditu, 23.985 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Urteagak nabarmendu duenez, udal azpiegituretan mantentze lanak egitea "funtsezko neurria" da zerbitzu publikoen kalitate ona mantentzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko. "Gainera, mantentze lan horiek, epe luzerako inbertsoak ere badira, izan ere, azpiegitura zainduak eta berrituak mantenduz, hauen zahartzea ekiditea lortzen dugu".