Ikerlanen bisitan izan dira erretiratutako langileak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko eka. 9a, 11:30

Ikerlanera bisita egin duten erretiratuak. Irudia: Ikerlan

Ikerlan Sarea egitasmoa aintzat hartuta antolatutako irteera bat izan da, joan den egubakoitzean, ekainaren 6an, eginikoa.

Ikerlanera itzuli dira erretiratutako edo aurre-erretiroa hartutako langileak, Arrasaten duen egoitza nagusiko instalazioak ezagutzeko asmoz, Ion Etxeberria zuzendariarekin batera. 40 pertsona inguru batu dira, eta Ikerlanen hitzetan, ohar baten bidez adierazi duenez, "horrelako topaketek zentroan eta azken hamarkadetan haren garapenean lagundu duten pertsonen arteko loturak indartzeko aukera ematen dute, eta baita zentroaren bilakaera eta azpiegiturak zuzenean ezagutzekoa ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak