Honako datu hauek utzi ditu Garagardo Azokak: 3.010 litro garagardo, 720 ukondo, 250 oilasko, 400 kilo patata, 1.600 saltxitxa eta 200 pertsonarendako paella. "Horrez gain, 107 pertsona aritu dira, modu boluntarioan, azokan lanean", gaineratu du Ramon Barrutiak, ARTko presidenteak. "Eskerrak eman behar dizkiegu guztiei, haiei esker delako posible Garagardo Azoka", nabarmendu du.