40 saio egin dituzte denera gaur goizean Arrasate Dragoi gimnasia taldeko kideek, zein baino zein ikusgarriagoak. Bukaera aldera, maiatzean Iruñean jokatutako aerobik taldekoek erakutsi dituzte euren dohainak: bakarka aritu da Eider Leibar; binaka, aldiz, Laia Egiluz eta Ane Aranzabal, batetik, eta Lucia Bachiller eta Aines Lezeta, bestetik. Lau horiek bakarkako saioak ere egin dituzte aerobik modalitatean, baita Kai Luengok ere.
Ikuskizuna borobiltzeko, ikasturte bukaerako dantzak plazaratu dituzte infantilek eta gazteagoek.