Ohi bezala, nerabeekin adostutako egitaraua osatu dute eta ekintzak bi multzotan banatu dituzte, bakoitza bere izenarekin: 6ak baietz eta Gaztekonkis.
6ak baietz multzoari dagokionez, ekintza guztietan edo bakarrean parte hartzeko aukera dago, eta ekintza horiek astelehen, eguazten eta egubakoitzetan izango dira. Honako hauek dira ekintzak:
- Ekainak 30, astelehena: kayak, 10:00etatik 19:00etara, Urdaibain.
- Uztailak 2, eguaztena: Arrasateko igerilekura 15:00etatik 20:00etara.
- Uztailak 4, egubakoitza: zaldiekin coaching-a, 15:00etatik 20:30era, Monteazpitik abiatuta.
- Uztailak 7, astelehena: paintball-a, 10:00etatik 18:00etara, Donostian.
- Uztailak 9, eguaztena: Mutrikuko igerileku naturalaetara, 11:00etatik 19:00etara.
- Uztailak 11, egubakoitza: Ikasturte amaierako festa, 16:00etatik 20:00etara, Kurtzetxikin.
Ekintza guztietan, izena-emateak 20 euroko kostua du. Ekintza solteetan, honako hauek dira prezioak: Urdaibain kayaka, hamar euro; paintball-a Donostian, hamar euro; eta Mutrikuko irteera, bost euro.
Gaztekonkis multzoko ekintzak, berriz, uztailaren 15etik 17ra egingo dituzte, martitzenetik eguenera, Garaion gunean. Kanpaldia eta abenturazko ekintzak. Prezioa 30 euro da eta ekainaren 20a baino lehen eman beharko da izena.
Informazio guztia, Gazte Bulegoan, 943 25 20 65 telefono zenbakira deituta edota gaztebulegoa@arrasate.eus helbidera idatzita.