Arrasateko taldeko ordezkari Danel Ruiz, Aitor Uranga, Iker Menor eta Oihan Zulueta dira Gipuzkoako errelebotako txapeldun berriak, maila absolutuan. Hori da etxeko atletek joan den asteburuan Anoetan lortutako emaitza nabarmenetako bat, baina ez zen bakarra izan. Izan ere, eurekin batera Izar Llodio azpitxapeldun izan zen 5.000 metrotako lasterketan (22.02.24).
Hala, bestelako emaitza hauek ere jaso zituzten Arrasateko taldeko atletek:
100 metrotako lasterketan
- Ane del Fresno (12.64)
- Maia Etxebarria (12.82)
- Oihan Zulueta (11,10, marka pertsonala)
- Aitor Uranga (11.50)
- Iker Menor (11.50, marka pertsonala)
400 metrotako lasterletan
- Danel Ruiz (53.70)
1.500 metrotako lasterketan
- Unai Garcia (4.28.48, marka pertsonala)
200metroko lasterketan
- Maia Etxebarria (26.54)
- Ane del Fresno (26.62), marka pertsonala
- Oihan Zulueta (22.44)
- Iker Menor (24.05), marka pertsonala
800m metrotako lasterketa
- Markel Rodriguez (2.03.09)
- Lander Lanzos (2.09.57)
Mendizorrotzan, Euskadiko Eskola Artekoa
Zapatuan, berriz, Gasteizko Mendizorrotzako instalazioetan jokatu zituzten Euskadiko Eskola Artekoak, eta bertan Julen Hierrok Gipuzkoako selekzioarekin hartu zuen esku. 80 metrotako lasterketan 10.45 egin zuen, laugarren sailkatuz. Eta, 4x80 metrotako errelebotako lasterketan ere esku hartu zuen selekzioa ordezkatuz, eta hirugarren sailkatu ziren (39.65).