Gaiteroen erritmora dantzatuko dute kalean zapatu goizean

Hasier Larrea 2025ko eka. 6a, 09:49

12:00etatik 14:00etara, erraldoiek, dantzariek eta Arrasate Musikaleko gaiteroek girotuko dute erdigunea.

Oraindik ere egun batzuk geratzen diren arren, San Juan jaien usaina nabarituko da bihar, zapatua, eguerdian, Seber Altuben, Arbolapetan eta Erdiko kalean. Izan ere, Arrasate Musikaleko gaita ikasleek emanaldi ibiltaria egingo dute erdigunean, eta haien doinu eta erritmora dantzatuko dute Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsako kideek, alde batetik, eta Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz euskal dantza taldeetako dantzariek, bestetik. Musika eskolak antolatutako eta Udalak eta ARTk babestutako kultura ekitaldia 12:00etan hasiko da. Hala, lau taldeetako protagonistak bi orduz arituko dira alde batetik bestera kaleko txokoak alaitzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak