Ikasturte amaierako erakustaldia egingo dute gimnastek zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko ekainaren 5a

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko kideek urteroko hitzordua dute zapatuan, ekainak 7, Uarkape frontoian. Izan ere, ikasturte
bukaerako erakustaldia egingo dute, 11:00etan hasita. Taldeka eta bakarka egindako dantzetan, pilota, soka, uztaia, mazoak eta zinta erabiliko dituzte taldea osatzen duten 155 gimnastek, herritarren gozamenerako. Espainiako Txapelketan aritu den aerobik taldeko kideak ere han izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak