Erguingo Herri Eskolako teilatua berritzeko lanak hasi dituzte

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko eka. 5a, 10:05

Arrasate Herri Eskolako Erguingo guneko teilatua konpontzeko lanak hasi ditu Udalak. "Helburua da egungo estalki inklinatua erabat berritzea eta, bide batez, etorkizunean plaka fotovoltaikoak instalatzeko aukera erraztea, beharrezko egokitzapenak eginez", azaldu dute.

Obrak gauzatzeko epea hemezortzi astekoa izango da. Egingo dituzten lanen artean, honako hauek daude: estalkiaren egitura sendotzea plaka fotovoltaikoen pisua jasateko moduan izateko, teilatu-hodien berritzea, hegalean konponketak egitea, kaltetutako tablero aurrefabrikatuak ordezkatzea, eta teilatu osoko teilak berritzea. Obren aurrekontua 316.825,27 eurokoa da (BEZ barne), eta Construcciones Echaide SA enpresak egingo ditu lanak.

Jasone Girado Hezkuntza zinegotziak adierazi duenez, azken urteetan eraikinean hainbat itogin atzeman dituzte, eta horren eraginez egingo dituzte lanak. "Kontuan hartu behar da eraikina Udalarena dela eta teilatua ez dela azken hamarkadetan aldatu. Lan horiek ezinbestekoak dira eraikinaren egoera hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak