Senior mailan eta beteranotan lehiatu dira asteburuan Gorka Izurrategi eta Carlos Sanchez karatekak, Kyokushinkai estiloan. Seniorretan Sanchez finalerdietara iritsi zen eta 3. postua eskuratu zuen. Izurrategi finalaren atarian geratu zen, eta bigarren aukerako finala galduta 4. postuan sailkatu zen.
Txapelketa ez zuten, baina, hor amaitu, jarraian beterano mailan ere lehiatu zirelako, eta hor, Izurrategi finalera iritsi eta borrokaldia galdu bazuen ere, zilarrezko domina lortu zuen. Kategoria berean Carlosek brontzezkoa lortu zuen.
Saioako karatekendako ez dira txapelketak amaitu, oraingo asteburuan Aragoin izango dira klubeko zenbait karateka, estatuko KWF lehiaketan. "Klubeko ordezkaritza handia joango da emaitza arrakastatsuak lortzeko asmoz".