Bost argazki aurkeztu ditu Igor Altunak aurtengo lehiaketan, eta horietako batek irabazi du sari nagusia. "Iazko azaroa zen. Kenyan, putzu tipiko bat dago, eta hara joaten gara, normalean, argazkiak ateratzera. Hamabi orduz egoten gara, gauez, 20:00etatik 08:00etara, argazki onena ateratzeko zain", azaldu du. "Lehoi bat ura edatera joan zen putzura. Guk jarritako argi batekin eta uraren islarekin, argazki hori ateratzea lortu nuen".
