Ikasitakoa plazara aterako dute ekainean ere Arrasate Musikalekoek

Hasier Larrea 2025ko eka. 3a, 13:47

Ekainean sartuta, aste bete-beteak dauzkate aurretik Arrasate Musikaleko ikasleek, udaberriko ziklo musikalaren baitan.

Aste honetako emanaldien artean, bihar, asteazkena, tronpeta ikasleek egingo dute emanaldia musika eskolaren egoitzan, Juan Arzamendi Musika Etxean,18.30ean. Etzi, toki eta ordu berean, biolin ikasleen txanda izango da. Eta ostiralean, 18:30ean, helduek joko dute Mondragon Hotelean.

Datorren astean musika eskolan izango dira emanaldiak, 18:00etan; perkusiokoa, astelehenean; gitarra elektrikokoa eguaztenean, eta pianokoa, eguenean.

Hemendik eta hil bukaerara arteko egitaraua dago jarraian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak