Auto klasikoen topaleku izango da Arruena parkea domekan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko eka. 3a, 10:01

Goiena Classic Club elkarteak antolatuta, auto klasikoen topaketa egingo dute ekainaren 8an, domeka, Arruena parkean. 30 urtetik gorako ibilgailuek hartu ahal izango dute parte. 

Zazpigarren edizioa izango du aurten ibilgailu klasikoen topaketak. Sarrera eta izen-ematea doakoak diren arren, plaza mugatuak izango dira. Izena ematen duten lehen 100 ibilgailuek, gainera, saria jasoko dute. Era berean, hainbat postu jarriko dituzte, askotariko produktuekin eta arroparekin, eta musika eta barra ere jarriko dituzte. 

Egitarauari dagokionez, 09:30ean sartuko dira eremura ibilgailuak, eta 11:30ean ekingo diote ibilbideari. Ostean, 12:30ean iritsiko dira Arruenara eta 13:30ean egingo dute oparien zozketa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak