Ikastaroak 80 orduko iraupena izango du eta bi txandatan egingo dute, interesdunek aukeratu ahal izan dezaten: ekainaren 30etik uztailaren 24ra eta irailaren 1etik 26ra.
Ikastaroaren prezioa 101,5 eurokoa da, baina %50eko deskontua aplikatuko zaie ikasleei, langabeei eta lanik egiten ez duten pentsiodunei. Matrikula egiteko epea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, interesa dutenek honako bide hauek erabil ditzakete: Arrasateko Udal Euskaltegiko egoitzan bertan informazioa eskatu (Kulturolan); telefonoz 943 79 70 77 zenbakira deitu; edo euskaltegi@arrasate.eus helbidera mezu bat idatzi.