Udal ur-parkeak "oraindik itxita" egotea salatu du EAJk

Julen Murua Mesonero 2025ko mai. 30a, 14:36

Villa Amparoko ur-parkea.

Arrasateko bi ur-parkeak berehala irekitzea eskatu diote jeltzaleek Udal Gobernuari.

Azken egunetan egindako eguraldiarekin "Santa Barbarako eta Villa Amparoko ur-parkeak oraindik itxita jarraitzen dutela" salatu du Arrasateko EAJk. Gainera, gogorarazi du 2023an, EAJren kudeaketapean, parke horiek "maiatzaren hasieran" ireki zirela, "gero eta lehenago heltzen diren bero-boladei aurre egiteko". Jeltzaleek adierazi dute ez dutela ulertzen "zergatik ez diren prebentzio-neurriak hartu edo aldez aurretik irekiera egoki bat planifikatu, eguraldiaren baldintza errealetara egokituta", eta Udal Gobernuari eskatu diote "bi parkeak berehala irekitzea, eta uda-kanpaina arduraz planifikatzea, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko irizpideak barne hartuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak