Arrasateko San Frantzisko elizan. Arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da, eta, iaz bezala, kontzertuan bi taldeetako 90 kide igoko dira oholtzara. Maiatzean zehar Udaberriko Musikaldiak antolatu dituen bost kontzertuetako azkena izango da, Iker Olazabal Arrasate Musikaleko Orkestrako zuzendariaren eta Iñaki Maidagan Goikobaluko zuzendarien arteko elkarlana.
Bide batez, aste honetan beste bi kontzertu emanaldi egongo dira, gaur eta bihar, Arrasate Musikaleko auditoriumean; biolontxelo ikasleak gaur, arratsaldeko zazpietan; eta Arrasate Musikaleko txistu banda bihar, eguerdiko hamabietan.