2025/06/14 19:30 - 21:00

Musika

'Kuttune' musika emanaldia

'Kuttune' musika emanaldia
Monterron parkea, Arrasate

19:30ean, Monterron parkean. Kuttune susperraldian dagoen folk taldea da, Nerea Quincoces perkusionista eta abeslariak zuzenduta eta "Folkez Blai" 2022 folk taldeen lehiaketako lehen sariaren irabazlea. Kalitatezko zuzenekoa eskaintzen du, instrumentazio zein soinu giro ezberdinak sortuz bere 9 musikariekin. Kuttune fusioa da, herri musika eta beste folkloreekiko anaitasun kulturala; batik bat Afrika mendebaldeko, ekialde ertaineko zein Latinoamerikakoarekin egiten duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak