Getariara eta Zumaiara irteera egingo du Arrasateko Nagusien Kontseiluak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 28a, 10:02

Getaria. (Argazkia: Wikipedia).

Ekainaren 18an egingo dute, eta dagoeneko izen-ematea zabalik dago herritar guztientzat, 50 euroko ordainketa eginda. 10:00etan irtengo dira Garibaiko geltokitik (Forum Sport dendaren atzealdean) eta 20:00etan izango da itzulerako bidaia.  

Honako hau da ekainaren 18rako prestatu duten egitaraua:

  • 11:00 Balenciaga Museoa, bisita gidatua.
  • 13:30 Txomin Etxaniz upeltegira bisita (luntxa).
  • 15:00 Zumaia. Paseoa eta zerbait hartzeko denbora.
  • 18:30 Flysch. Txangoa itsasontziz – (lehen 40 erreserbak, ontziaren edukierara mugatuta).

Izena emateko, 50 euroko ordainketa egin beharko da, honako kontu korronte honetan: ES 72 2100 1972 09 0100621548 (La Caixa). Azalpenean, izen-abizenak jarri beharko dira –sarrera bat bidaiari bakoitzeko–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak