Ekainaren 10ean egingo dute lehen saioa, San Juan ukendua egiten ikasteko. Bestalde, ekainaren 17an, antzinako erremedioei buruzko ikastaroa egingo dute. Iraileko saioei dagokienez, masajea emateko olioa eta xarabea egiten ikasiko dute.
Izena emateko, hainbat bide daude: Ekin Emakumeak Elkartearen lokalean (Pablo Uranga kalea, 4); emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidera idatzita eta 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefono zenbakietara deituta.