Mondra B taldea, Erregional Preferentera

Mireia Bikuña 2025eko maiatzaren 26a

Mondraren bigarren taldeak aise menderatu zuen Antigua Luberri Mojategin (4-0) eta denboraldiko helburua bete dute: hurrengo denboraldian Preferente Mailan jokatuko dute.

Oier Gorostiagak eta Unai Gonzalezek sartu zituzten lehen bi golak, lehen zatian, partidua ia erabakita utzita. Bigarren zatian, Unai Gutierrezek eta Iker Lagek sartu zituzten hirugarrena eta laugarrena.

Epaileak partiduaren amaiera adierazi zuenean heldu ziren ospakizunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak