Ointxeren udako campuseko izen-ematea, zabalik

Ibai Irasuegi Garai 2025eko maiatzaren 23a

Ointxeren gabonetako campuseko argazki bat.

Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean izango da Ointxek urtero antolatzen duen Gametime25 goi mailako saskibaloi campusa, Arrasateko Musakola kiroldegian.

Saioak goizez izango dira, eta goi mailako entrenatzaileen eta begiraleen bitartez jokalariek kantxan aplikatu ahal izango duten prestakuntza tekniko, taktiko eta fisikoa eskaintzea izango da haren helburua. Gametime25 saskibaloi campuseko plazak mugatuak dira; horrenbestez, eskaintzak betetzen direnean, izen-ematea itxi egingo da. Izena emateko, mezu bat bidali beharko da kirolzuzendaria@ointxe.es helbidera, izen-abizenekin eta jaiotza-datarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak