Zuberoako 'Aitzina biga' ikuskizuna Amaia antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko mai. 23a, 11:55

'Aitzina biga' ikuskizuneko antolatzaileak Aitzindariak elkarteko presidentearekin.

Zuberoako Aitzindariak elkartearen eskutik, askotariko diziplinak batzen dituen Aitzina biga ikuskizuna izango da bihar, zapatua, Amaia antzokian, 19:00etan, ikusgai; Arrasate.eus atarian daude sarrerak eskuragari.

Aitzina pika ikuskizuna sortu zuen Aitzindariak elkarteak 2007an, belaunaldi askotariko berrogeita hamar lagunekin, Zuberoako dantzak, antzezlana eta kantuak oinarri hartuta. Bide beretik sortu dute Aitzina biga, 104 partaidez osatutakoa eta askotariko diziplinak batuta lurraldearen kulturaren erakusle. "Gogotsu" daude bihar, zapatua, 19:00etan hasita, Amaia antzokian erakusteko; eta sarreren salmentak izan duen harrera ona ikusita, ikusmina sortu du Debagoieneko kulturazaleen artean. Oraindik ere badira batzuk eskuragarri, 15 eurotan, Arrasate.eus atarian.

Hiru gai nagusitan banatzen da ikuskizuna: desafioa, transmisioa eta harremanak. Era berean, ikuskizunaren bitartez, harremanak sortu gura dituzte Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak