Ligan hirugarren postua eskuratu ondoren, laugarren sailkatu den Pasai Donibaneko Donipari taldea izango du aurkari Arrasateko taldeak. Hain zuzen ere, Musakolako kiroldegian izango da norgehiagoka, 17:15ean, eta, etxeko taldeak partida irabaziz gero, Aitor Cortizasen mutilek 2025-2026ko denboraldian Errege Kopa jokatzeko finalerako txartela partida batera izango dute, beste finalerdiko Kukuiaga eta Tolosa taldeen arteko irabazlearen aurka.