Arrasateko herri-marka berria aurkeztuko du Udalak maiatzaren 29an

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 22a, 14:23

"Herriaren nortasuna eta etorkizuna irudikatzeko asmoa" izango duen herri-marka berria aurkeztuko du Udalak gaur zortzi, maiatzaren 29an, Seber Altube plazan, 19:00etan hasita.

Formatu parte-hartzailea eta ospakizun girokoa izango duen ekitaldi baten bitartez erakutsiko du Udalak marka berria datorren astean, eta adin guztietako arrasatearrei zuzendutako saioa izango da.

Aurkezpenaren baitan, honako hauek izango dira: herritarren hitzak, Arrasateko eragile ezberdinen parte-hartzearekin; irakurketa musikatua, Arrasateko kontakizun partekatua hitzen bidez irudikatzeko; eta haurrentzako espazio berezi bat, jarduera ludiko eta sortzaileekin. Horrez gain, "sorpresa bereziak" egongo direla ere aurreratu dute.

Udal ordezkariek azaldu dutenez, herri-marka ez da logo bat edo eslogan bat soilik. "Tresna bat da: gure nortasunaren inguruan biltzeko, gure berezitasuna kanpora erakusteko eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak