Arrasate Musikalen orkestra eta Goikobalu abesbatza, Ravel-en sintonian

Hasier Larrea 2025ko mai. 23a, 07:30

Udaberriko Musikaldiaren baitan, herriko orkestraren txanda izango da hilaren 31n, abesbatzak lagunduta.

Joan den asteburuan Rachmaninoff 2. kontzertua jo zuten euskal musikari gazteei –tartean, Txomin Maidagan arrasatearra eta Jon Mestre oñatiarra– bailarako beste musikari batzuek hartuko diete lekukoa maiatzeko azken zapatuan, toki berean, San Frantzisko elizan. 19:30ean hasiko den emanaldian, bost pieza klasiko joko ditu Arrasate Musikalen orkestrak, Mocoroaren eta Araguesen obrak tarteko. 

Taldeko kide Marta Izagirrek aurreratu duenez, azkena izango da bereziena: "Maurice Ravel musikari lapurtarraren jaiotzatik 150 urte bete direnez, eta beste hainbat ospakizunekin bat eginez, haren pieza bat joko dugu Goikobalu abesbatzarekin batera, ohituta baikaude elkarlan horretara". 

Izan ere, iazko Udaberriko Musikaldian egin bezala, aurtengoan ere bi taldeetako 90 kide inguru igoko dira elizako oholtzara une berean, eta denek batera jarriko diote ginga Udalak hilabete honetan antolatu duen XXI. zikloari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak