Bestetik, musika eskolak aste honetan zabaldu du datorren ikasturterako matrikulazio-epea, eta izena emateko haien egoitzara joan beharko da, astelehenetik ostiralera, goizez zein arratsaldez. 5 eta 7 urte artekoek Musika Tailerrean eman dezakete izena lehen esperientzia moduan. 4 urtetik gorakoek Suzuki metodoa izango dute eskura, eta, berrikuntza moduan, mindfulness teknika. Bigarren eta hirugarren mailetako ikasleek, berriz, instrumentuak eta bestelako alorrak ikasteko aukera ugari izango dute: tresna sinfonikoak, herrikoiak, polifonikoak, elektrikoak, perkusioa, dantza eta hizkuntza musikala, esaterako.