Joan den asteburuan jardunaldi berezia izan zuten judoka gazteek. "Azken urteei eta batez ere kurtso hontako lanari etekina ateratzeko ordua heldu zitzaien gure gazteei. Taldetxo hau oso gazteak zirenetik hasi ziren metolodogia honekin, eta emaitzak ikaragarriak dira, judoaren ideiak barneratzen dabiltza urtez urte, beraien gorputz heziketa landuz eta gozatuz", adierazi du Gaizka Aranegik.
Hala, ikasturtean zehar lortutako puntuen arabera ikasle batzuek zapatuan Kopa izan zuten jokoan, eta domekan Gipuzkoako finalak jokatu zituzten. Zapatuan Julen Garaik zilarra jantzi zuen, Ane Saezek brontzea, Aner Horrillok zilarra eta Hodei Ramosek urrea.
Gipuzkoako finaletan, oso ondo
Igandeko finaletara hamar judoka zeuden sailkatuta alebin neska eta alebin haundi kategoriatan. "Oso emaitza onak batu dituzte, beraien kategorietako urre guztien erdiak etxera ekarri dituzte". Hala, Nora Davilak urrea jantzi zuen, Araitz Texeirak ere urrea, Lucia Ruizek brontzea, Naia Barriocanalek urrea, Maialen Bergarak brontzea, Ane Aranegik urrea, Aimar Berazak urrea, Ohian Castillok brontzea, Iker Aranegik urrea eta Ibai Marzanak ere urrea. "Ezin ahaztu gure alebiñak, urtea borobildu dute, kurtso hasierako taldekako garaipenei jarraipena emanik. Zorionak talde guztiari, naiz eta oraingoan garaipenak bakarkakoak izan diren, entrenamendu bakoitzean talde guztiaren lana da garrantzitsuena.