Lore Gazteak dantza taldean izena emateko aukera

Hasier Larrea 2025eko maiatzaren 20a

Lore Gazteak dantza taldeak zabalik dauka 2025-2026 ikasturtean izena emateko epea, maiatzaren 31rarte. Bereziki 5, 6 eta 7 urteko haurrentzako deialdia da. 

Antolakuntzatik adierazi dutenez, "adin horretako haurrek astearteetan, 17:30etik 18:30era, entseatzen dute. Batez ere borobileko eta taldeko euskal dantzak ikasten dituzte saioetan". 

Izena emateko Lore Gazteak taldearen honako galdetegia bete behar da. Taldekide izateko plaza kopuru mugatua dago: "Hori dela-eta, gehienezko izen-emate kopurua gaindituz gero, izen-emate ordena erabiliko da irizpide gisa", nabarmendu dute.

Informazio gehiago nahi duenak loregazteak@gmail.com helbidea dauka eskura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak