Haur Hezkuntzako eraso jokabideen inguruko hitzaldia, Magala espazioan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 20a, 17:03

Magala espazioko hitzaldietako bat.

Arizmendi Ikastolako Magala espazio pedagogikoan askotariko hitzaldiak egiten ari dira eta hurrengoa Haur Hezkuntzako eraso jokabideen ingurukoa izango da: "Koskadak, atximurkadak, hitzez egiten den erasoa... Nola kudeatzen ditugu egoera horiek", azaldu dute.

Ikasturtearen amaierara iristearekin batera, hitzaldia egingo du Amaia Arrietak maiatzaren 29an, 17:00etan, Magala espazioan, aipaturiko gaiaren inguruan. "Gogoratu espazio hau Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz bairako herritarrei ere zabalik dagoela; ongi etorriak izango zarete Ikastolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar!", nabarmendu dute.

Hitzaldian parte hartzeko, izena eman beharko da, formulario hau beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak