Aurten ere, urtero bezala, 4x4 eskubaloi txapelketa jokatu zen atzo Musakolako jaietan. Igandeko egitarauari hasiera emanez eta eguraldia lagun zutela, 120 gazte batu ziren Arrasateko institutuko eraikineko kantxan eta 15 talde osatu zituzten txapelketan parte hartzeko.