Raymond Torres ekonomialariak euskal ekonomiari buruzko hitzaldia emango du

Naia Laka Arrizubieta 2025ko mai. 19a, 10:57

Raymond Torres, Funcas erakundearen Koiuntura Ekonomikoaren zuzendaria. Argazkia: Funcas.

Euskal ekonomiaren lehiakortasunari buruz hitz egingo du Raymond Torres ekonomialariak Isea S.Coop. eta Bailara Enpresa Elkarteak antolatuta; maiatzaren 29an izango da, Garaia Parke Teknologikoan.

Raymond Torres ekonomialari ezaguna Arrasaten izango da maiatzaren 29an. Euskal ekonomia nazioarteko lehiakortasunaren testuinguru berrian izenburupean aurkeztu dute hitzaldia Isea S.Coop eta Bailara Enpresa Elkarteak eta euskal ekonomiaren etorkizuna baldintzatuko duten erronkei eta aukerei buruzko "ikuspegi sakona" landuko da.

Egoera ekonomikoa eta lehiakortasun-faktoreak izango dira aztegai: nahasmendu geopolitikoak, protekzionismoaren areagotzea, Estatu Batuetako muga-zergen politikak eta Alemaniako industria-ereduaren krisia.

Eskarmentu handikoa

Raymond Torresek esperientzia zabala du ekonomian eta lan-merkatuan. Beste hainbat kargu eta lanen artean, Funcas erakundearen Koiuntura Ekonomikoaren zuzendaria da, Funcas Europe behatokiko arduraduna eta El Pais egunkarian ohiko kolaboratzailea.

Hitzaldia izango da Garaia Parke Teknologikoko Areto Nagusian, 16:00etan. Horretarako, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da; interesatuek irati@bailara.eus edo morobengoa@isea.eus helbidera mezu bat bidali beharko dute izena eman nahi dutela adieraziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak