Musakola, jaiaren erdigune

Oihan Loiti Iraola 2025ko mai. 17a, 18:11

Maiatzaren 15ean, San Isidro egunez, hasi zituzten jaiak Arrasateko Musakola auzoan, “auzoak ere erdigunea gara” lelopean. Domekara arte, askotariko ekintzak antolatu dituzte.

Gaur, Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira auzokideak. Goizean, "herri txikiteoa" egin dute, gaiteroen eta astoen laguntzarekin. Auzo bazkariaren aurretik, Urrezko Astokiloa banatu dute, eta aurtengo errekonozimendua Ion Egaña Cidek jaso du.

Musakolako auzo-alkatearen hitzetan, aipamena auzoarekin eta auzokideekin izandako harreman estuagatik eman diote. Auzokideen txalo artean, hunkituta jaso ditu origarria eta Urrezko Astokiloa. 

Eguraldia lagun, datozen orduetan ere ez da giro faltarik izango Musakolan. Besteak beste, San IsidRock festibala ospatuko da gaur iluntzean, eta hainbat musika talde igoko dira San Isidro karpako oholtzara: Ginka Biloba, Nick Linbott, Perlata, Maniaks eta The Lio.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak