Aldarrikapenak mural forma hartu du, LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunean

Oihan Loiti Iraola 2025ko mai. 17a, 16:51

Gaur, maiatzaren 17an, LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, mural margoketa bat egin dute Musakolako kiroldegian, Morbor eta Miau Estudioak elkarlanean. 

Egun seinalatu honetan, Oihan Zubizarreta, Morbor kolektiboko kideak, gogorarazi du sexu eta genero disidenteek oraindik ere gorrotoa, diskriminazioa eta erasoak jasaten dituztela egunerokoan. “Kolektiboa oldarraldi berri baten aurrean dago; faxismoak, matxismoak eta LGTBIQ+fobiak gorakada nabarmena izan dute”, adierazi du. Horren aurrean, Morborrek elkarlanetik abiatutako borrokarako eta itxaropenerako aldarrikapena egin nahi izan du.

Gaurko aldarrikapenak muralaren forma hartu du. Kiroldegiko pareta aukeratu dute murala egiteko, Miau Estudioko Maria Osesek azaldu duenez, “kiroldegia eta kirolaren mundua binarismoaren arauak islatzen dituen leku sinbolikoa da”. Muralean ageri den mezua honako hau da: "Ez ito bitartasunean, irten gainazalera", eta esaldi hori binarismoak sor dezakeen itotze-sentsazioa irudikatzen duen urpeko pertsona baten irudiarekin lagunduta dago. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak