Ardo kata erraldoia Arrasateko Herriko Plazan

Sara Lanz 2025eko maiatzaren 17a

Tokiko produktuen eta gastronomia-esperientzien zaleentzat elkargune izan da Arrasateko Herriko Plaza, eta asko izan dira hitzorduarekin bat egindakoak. 11:30ean eman diote hasiera ardo dastaketari, eta Maider Larrañaga –Arrasateko Arteaga jatetxeko sommelierra– eta Mikel Garaizabal –enologoa, sommelierra eta Euskadiko ardoaren dibulgatzaile ezaguna– izan dituzte gidari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak