Julen Berrocalek utzi egingo dio MUren entrenatzaile izateari

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 15a, 15:43

Julen Berrocal, taldeari azalpenak ematen, aurten.

Ointxe! saskibaloi klubak sare sozialetan jakinarazi duenez, hiru denboraldi egin ostean, Berrocalek ez du jarraituko gizonezkoen hirugarren LEB mailako taldea zuzentzen.

"Ehuneko ehuna eman eta lan bikaina egin du bere ibilbide honetan. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiogu erakutsi duen profesionaltasunagatik. Hitz politak bestetik ez ditugu harentzat. Eskerrik asko, Julen!", adierazi du klubak sare sozialetan. "Jarraitu dezagun sortzen, handitzen eta amesten", gaineratu du.

2022-23 denboralditik

Eneko Mataren ordezko moduan heldu zen Julen Berrocal Arrasatera. Kirol ibilbide ia osoa Tabirakon egin eta gero, Berrocal 2017-2018 denboraldian Zornotzan (EBA) ibili zen entrenatzaile languntzaile lanetan, eta gero Tabirakoko taldeko ardura hartu zuen 2020ra arte –EBAn eta Lehenengo mailan lehiatu zen tarte horretan–. Eta 2020an Ibaizabalek fitxatu zuen, hain zuzen, emakumezkoen bigarren nazional mailako taldea zuzentzeko. Handik heldu zen Arrasatera, Hirugarren LEB mailako taldearekin lan egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak