Errugbiaren gorengo mailatik pauso bakarrera

Mireia Bikuña 2025ko mai. 16a, 10:00

Iaz galdutako maila berreskuratzeko aukera izango du Eibar Errugbi taldeak domekan, 12:00etan; hango jokalari dira Haizea Zabala, Ane Rincon eta Iana Garmendia arrasatearrak, eta Kattalin Otxoa elgetarra. Olimpico de Pozueloren kontra jokatuko dute. Irabaziz gero, Iberdrola Ligara igoko dira.

Zabalak eta Rinconek ezagutzen dute aurrean izango duten taldea. Liga erregularrean bi aldiz jokatu dute elkarren aurka, eta talde bakoitzak partidu bat irabazi du. "Esango nuke talde oso antzekoak garela. Partidu asko irabazi ditugu. Joko azkarra egiten du Pozuelok, jokalari azkarrak ditu eta kontaktuan gogor ibiltzen dira. Partidu parekatua izatea aurreikusten dut; baina benetan uste dut irabaz dezakegula".

Pozueloren eta Eibarren arteko lehia erabakigarria Espainiako Errugbi Federazioaren Youtube kanaletik ikus ahal izango da zuzenean.

Domekan Eibarrek irabazten ez badu, beste aukera bat izango dute oraindik: Iberdola Ligako azken sailkatu CRAT Rialtaren kontra beste partidu batjokatuko lukete. Azken aukera litzateke hori. "Iberdrola Ligaren eta Ohorezko B Mailaren artean alde handia dago: azkarrago jokatzen da gorengo mailan, jokalari hobeak daude hango taldeetan. Fisikoki ere igartzen da maila ezberdinak direla", azaldu du Zabalak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak