Euskaraldia 2025

Hikadromoa egingo dute maiatzaren 19an Arrasaten

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 15a, 14:04

Atzoko irekiera ekitaldian, txapak banatzen.

Euskaraldiak hasi du bidea, eta hainbat ekintza egongo dira Arrasaten datozen egunetan. Nabarmentzekoen artean, astelehenean egingo duten Hikadromoa dago. Seber Altube plazan izango da, 19:00etan.

Maiatzaren 19an, astelehena, Hikadromoa egingo dute Seber Altube plazan, 19:00etan –eguraldi txarrarekin, Kulturolan izango da–. "Hika ikusgarri egitea da helburua. Beraz, Euskaraldiaren oinarriak mantenduta, hika erabiltzeko proposamena gehitzen zaio ariketari. Ez da derrigorrezkoa hika jakitea, ikasi edo entzun gura dutenek ere jarri dezakete pegatina", diote Geike mahaiko kideek.

Horrekin batera, maiatzaren 20an, martitzena, Dada U Lala umorezko antzezlana egingo dute Juan Arzamendi Musika Etxean, 18:30ean, Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik –sarrera doakoa da–. Hilaren 22an, Badaki/ez daki lehiaketa egingo dute pintxo-potean.

Azkenik, Euskaraldiko amaiera ekitaldia egingo dute maiatzaren 25ean. Batetik, Anabel Ugaldek Euskara Arrasaten bisita gidatua egingo du, 11:30etik 12:30era. Ondoren, 13:00etan, kontzertua egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak