Maiatzaren 17an egingo dute bigarren Ardo Eguna

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 13a, 16:26

Ardo Eguna, iaz, Herriko Plazan.

Herriko Plaza berriz ere ardoaren, tokiko produktuen eta gastronomia-esperientzien zaleentzat elkargune bihurtuko da zapatuan, 11:30ean hasita. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 20 eurotan, Kajoi tabernan eta Altuna lurrindegian –agortu ez badira, egunean bertan ere egongo dira plazan–.

Iazko arrakastaren ondoren, Arrasateko Ardo Eguna bueltan da, edizio berrituarekin. Ibai-arteko kideen esanetan, "osatuagoa eta gure lurrari buruz hitz egiten duten zapore berriekin" dator. "Esperientzia partekatu bat da, tokiko produktuekin, ardoaren bi erreferentek gidatuta, gozatzeko, ikasteko eta topa egiteko", adierazi dute.

Hala, honako produktu hauek dastatu ahal izango dira: Araba Errioxako bost ardo; ardo zuri "sorpresa" bat; hiru oliba-olio euskaldun, "kalitate onenekoak"; eta eskualdeko artisau-gaztak, "kontu handiz aukeratuak, ezin hobeto uztartzeko".

Ardoei dagokienez, honako hauek izango dira: Vascomendi (2022); 3 de Olano; Malaspiedras (2021); eta M. Bello. Olioak, berriz, Eroiz Premium- Arroniz; Sustraiak; eta Artepe Ekologikoa. Gaztak, azkenik, Gazteluko Hitza (Arrasate) eta Aldai (Oñati).

Iaz moduan, bi gidari izango ditu saioak: batetik, Maider Larrañaga, Arrasateko Arteaga jatetxeko sommelierra; eta bestetik, Mikel Garaizabal, enologoa, sommelierra eta Euskadiko ardoaren dibulgatzaile ezaguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak