Arrasate Literatura Lehiaketaren sariak banatu dituzte

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 13a, 19:53

Arrasate Literatura Lehiaketako sarituak, gaur, Kulturaten. Irudia: Goiena.

Kulturateko areto nagusian banatu dituzte 38. edizioko sariak, eta Maria Oses sortzaile arrasatearra izan da gonbidatu berezia. AED elkarteko kideek "eskerrik beroenak" eman dizkiete parte hartu dute gazte guztiei eta, "bihotz-bihotzez", epaimahai lanetan aritu direnei. Are gehiago, ohartarazi dute lan batzuk lehiaketatik kanpo utzi behar izan dituztela adimen artifizialaren erabilerarengatik.

Narrazioan, Lehen Hezkuntzan, Ekai Arrik irabazi du sari nagusia eta Maria Barrutiak bigarren saria. DBHn, aldiz, Maddi Vicentek jaso du sari nagusia eta Anne Maillautek bigarrena.

Ilustrazioan, Lehen Hezkuntzan, Itoitz Herrerak eta Manex Barbariasek irabazi dituzte lehen eta bigarren sariak, hurrenez hurren. DBHn, berriz, Hajrah Nawaz izan da irabazle nagusia eta Anje Lagunillak jaso du bigarren saria.

Bestalde, bertso-paperetan, Alaitz Berasaluze eta Jule Galdosentzat izan da sari nagusia; bigarren saria Ane Saezek, Soukayna Azouaghek eta Amaia Gonzalezek irabazi dute. DBHn, Araitz Llodiok, Enaitz Zeziagak, Garazi Elortzak eta Intza Altzuak lortu dute sari nagusia eta bigarren saria, Ibai Gallastegik.

Mikroipuinen atalean, DBHn, Jare Urrutiak lortu du sari gorena eta bigarren saria, Mahnoor Mahnoorrek. Batxilergoan, Nora Roldan eta Kerman Petralanda izan dira lehen eta bigarren saridunak, hurrenez hurren.

Poesia sailean, DBHn, Jare Urrutiak irabazi du sari nagusia eta Ane Aranzabalek bigarren saria. Batxilergoari dagokionez, sari nagusia Nora Roldanentzat izan da eta bigarren saria, Muhammad Abdullahrentzat. 

Azkenik, komikian, Mahnoor Mahnoorrek irabazi du lehen saria DBHn, eta bigarrena Abdul Haseebek. Batxilergoan, sari nagusia hutsik geratu da eta bigarren saria Atxart Busturiak irabazi du.

Esker mezuak

AED elkarteko kideek "eskerrik beroenak" eman dizkiete parte hartu duten gazte guztiei eta, "bihotz-bihotzez", epaimahai lanetan aritu direnei: Arizmendi ikastolako Santa Teresa, Almen eta Gaztelupeko irakasleak, Arrasate Herri Eskolako irakasleak, Arrasateko Institutuko irakasleak, Leire Arregi eta Amaia Bengoa Kulturateko pintura irakasleak, Karmele Perez, Amaia Arrizabalaga, Maider Azkarraga-Urizar, Helena Azkarragaurizar, Imanol Aranburu, Libe Argoitia, Nerea Zugasti, Unai Bergaretxe, Xabier Betzuen, Olatz Ibarluzea, Igor Leturia eta Julen Ribas.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak