Palestinako herria izango dute gogoan arrasatearrek eguenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mai. 13a, 12:52

DBZ ekimenak iazko maiatzaren 24an eginiko ekintza, Arrasateko Douglas dendaren aurrean. Irudia: Goiena.

Maiatzaren 15ean, Nakbaren 77. urteurrenean, egingo dute ekitaldia, Arrasateko BDZ ekimenaren eskutik, herriko hainbat eragilerekin; 18:00etan hasiko da, Otalora Lizentziaduna kalean.

Palestinako herria izango dute gogoan arrasatearrek egunean, etzi, "hamarkadetan zehar kolonizazioa, apartheida, derrigorrezko lekualdatzea eta Israelgo erregimen sionistak egindako genozidioa jasan ondoren emandako erresistentzia ereduagatik", Arrasateko BDZ ekimeneko kideek adierazi duenez. Hala, olibondo bat landatuko dute Taupa tabernaren aurrealdeko zelaian, Palestinako ikur nazionala, Palestinarekiko duten elkartasunaren erakusgarritzat; eta, era berean, "Israelgo estatu sionista eta genozida gaitzetsiko" dute.

Haien hitzetan, euren helburuetako bat da Arrasate "sionismo eta apartheid gabeko herri bihurtzea", eta, horrenbestez, horretarako lehen urratsa izan nahi du ekintza honek. Hala, BDZ taldeko kideak ez ezik, beste hainbat arrasatear izango dira ekitaldian, aldarriarekin bat egin baitute herriko zenbait kolektibok, alderdik, sindikatuk, eragilek, kirol eta kultur elkartek, tabernak eta abarrek. "Gure esku dago aliantzak jostea Israelen aurkako boikota, desinbertsioak eta zigor ekonomikoak errealitate egiteko; izan ere, hori da Arrasatetik Palestinari egin diezaiokegun ekarpenik onena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak