Ate irekien jardunaldiak egingo ditu Arrasate Musikalek egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 12a, 16:10

Arrasate Musikaleko ikasleen emanaldi bat.

Maiatzaren 16an, egubakoitza, harrera musikal xume bat egingo diete herritarrei eskolaren sarreran, 17:00etan hasita. Ondoren, 19:00ak arte, eskolaren funtzionamenduaz azalpenak emango dituzte.

Udaberriko ziklo musikala, martxan

Bestalde, Arrasate Musikalek martxan du udaberriko ziklo musikala. Horren baitan, maiatzaren 23an, egubakoitza, familien arteko kontzertua egingo dute Mondragon hotelean, 18:30ean.

Horrez gain, maiatzaren 29an, eguena, klarinete ikasleen emanaldia izango da Juan Arzamendi Musika Etxean, 18:30ean. Hurrengo egunean, maiatzaren 30ean, biolontxelo ikasleek egingo dute kontzertua, Juan Arzamendi Musika Etxean, 19:00etan.

Azkenik, maiatzaren 31n, zapatua, txistulari bandak egingo du emanaldia, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak