Errugbi Txapelketa Herrikoia egingo dute, lehenengoz, ekainaren 7an

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 12a, 09:52

ARTko amen taldearen entrenamendu bat.

Garagardo Azokako egitarauaren baitan, Errugbi Txapelketa Herrikoia antolatu du ARTk. Hala, ekainaren 7an jokatuko dute, 16:00etan hasita, Mojategiko errugbi zelaian. Maiatzaren 19a baino lehen eman beharko da izena.

Klubetik adierazi dutenez, txapelketa "kontakturik gabekoa" izango da, "parte-hartzaile guztiek errugbiaz gozatu dezaten". Parte hartzeko baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea izango da, eta izen-emate orria maiatzaren 19a baino lehen bete beharko da.

Horrez gain, taldekide bakoitzak bost euroko ordainketa egin beharko du, Bizum bitartez, 606 30 74 21 telefono zenbakian, eta errugbi txapelketako kamiseta bana jasoko dute trukean.

Herritar guztiak animatu dituzte txapelketan parte hartzera. "Giro paregabea izango da, jatekoa eta edatekoa ez dira faltako eta, noski, musika eta sariak ere izango dira", nabarmendu dute ARTko kideek. Azkenik, "errespetuz" jokatzeko dei ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak