Asteburuan, Garagartza auzoa inoiz baino biziago

Oihan Loiti Iraola 2025ko mai. 11a, 14:51

Garagartza auzoa inoiz baino biziago izan da, asteburuan, auzotar talde batek antolatutako Bizi Garagartza ekimenaren harira. Hiru egunez osatutako egitarauarekin, ekimenak, auzotarrak elkartzea eta auzoaren izaera bizia aldarrikatzea izan du helburu. 

Asteburuan ekintza ugari izan dira, besteak beste, irudietan ikus dezakezuen "vermuteue" eta Garratz talde arrasatearraren kontzertua. Ipar Euskal Herritik etorritako Zetkin taldeak ere emanaldia eskaini zuen zapatu iluntzean, plazan bildutako hamarnaka auzotar eta Arrasatetik gerturatutako lagunen aurrean.

Hasiera batean xumea izan behar zuen ekimenak aurreikusitakoa baino dimentsio handiagoa hartuta, auzotarrak gisa bereko etorkizuneko ekintzei begira jarri dira. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak